Klig

Komunean leituz ilustratzen gara

– Aita, pekatu egin dut! Eta ez dakit Jainko ahalguztidunak barkatuko didan!

– Lasai, seme, Garzon beti dago prest barkatzeko. Hori bai, bekatuaren tamainaren araberako penitentzia egin ondoren! Jainkoa izan arren, ez du gure bekatua barkatzeko ahalmenik guk geuk geure aldetik barkazioa benetan nahi ez badugu. Eta zertan egin duzu bekatu, seme?

– Aita, euskal presoen inguruko gogoetak izan ditut!

– Larria, bada. Baina gogoeta-gogoetak ala gogoeta hutsak?

-Gogoeta-gogoetak, Aita, nolabaiteko elkartasuna sentitzeraino iritsi naizela uste dut.

– Denbora luzez, beraz. Eta pekatua egiten zenuela ohartuta, ikusten dudanez.

– Hala da, Aita.

– Ez duzu etxeko hormetan haien argazkirik izango, ezta? Eta haietaz pentsatzeko tentaziora eraman zaitzakeen irudirik? Badakizu hori guztia bekatu latza dela eta infernuko penarik larrienekin zigortua duela gure Jainkoak.

– Bai, nire lagun preso batzuen argazkiak ditut logelan.

– Baina bazenekien bekatu egiten ari zinela, ezta, seme? Bekatu larria!

– Beno… ez nengoen oso seguru. Izan ere, nire lehengusu baten argazkia ikusi izan dut egunotan kalean, telebistan eta egunkarietan eta, poliziak berak jarriak zirenez, bada, lasai samar nengoen, haiek jainkoaren aigeruak baitira. Eta uste nuen aingeruek ez zutela bekaturik egiten.

– Ez itzazu gauzak nahastu, seme. Haiek beste intentzione batekin, intentzione on batekin, egiten dute argazkiak izatearena eta hormetan ipintzearena. Zuek bekatariok, aldiz, ez duzue Jainkoaren aingeruek duten intentzione on hori, guztiz kontrakoa baizik: bekatu egitearena.

– Orduan, Aita, zertan datza bekatuaren muina? Argazkiak izatean? Ala intentzionean? Zeren azken honetan badatza bekatua, ni prest nengoke Jainkoaren aingeruek duten intentzione berberarekin aritzeko.

– Seme, seme! Aingeruek Jainkoaren esanetara daude eta ez dute intentzione txarrik. Haiek zure lehengusuaren eta beste halako gaizkile batzuen argazkiak ipintzen badituzte, Jainkoaren sareetara eramateko intentzione miresgarriarekin egiten dute. Zu bezalakoek, berriz, gaizkile haien goraipatzea baino ez duzue bilatzen.

– Orduan, Aita, argazkiak jartzea ez da berez bekatu? Argazkiak jartzeko xedean datza bekatua, ezta?

– Halaxe da, bai, seme. Ondo ulertu duzu ezberdintasuna.

– Eskerrik asko, Aita. Aurrerantzean ez dut intentzione txarrik izango, aingeruen xede berberarekin jarriko baititut argazkiak. Halere, zalantza bat geratu zait, Aita: nire laguna Jainkoaren sareetan dago jadanik. Ezin dut harenik jarri? Ezin dut dagoeneko intentzione onik izan haren argazkia jartzeko orduan? Eta ene odoleko lehengusua ere Jainkoaren sareetan eroriko balitz, ezin izango nuke haren argazkirik izan?

– Hori potologia sakona da, seme. San Tomasek ere ez zuen arazo latz hori argitu. Nire aholkua nahi baduzu, hona hemen: pertseberantziaz egin ezazu otoitz eta ziur izan berehala etorriko zaizkizula gure Uso Sainduaren argitzapenak.

– Eta argitu bitartean, ene lagun presoez pizkatxo batez pentsatuko banu? Bekatu larria egingo nuke?

– Begira, seme, irakur itzazu Garzon Jainkoaren Biblia Penala eta autoak eta ikusiko duzu zein argi geratuko zaizun noiz argazkiak izan eta noiz ez, noiz eta zenbat pentsatu eta noiz burua zuri utzi! Pertseberantzia da zuk behar duzuna. Bitartean, egin ezazu penitentzia: Donostiako Salbera joan zaitez, bost errosario errezatu eta, azkenean, hurbil zaitez euskal presoen argazkiak intentzione maltzurrez erabiltzen dituztenengana eta konbentzitu itzazu oraindik sareratu gabe diren presogaien argazkiak eraman ditzaten, horiek eramatea ez baita, dakizunez, bekatu. Hala biz!

Izenak izana ematen du, euskal esaera batek dioenez. Berdin pertsonatan, animaliatan zein gauzatan.

Horregatik, anagrama batean gero eta txikiagoak diren letrak desagertzen direnean ere, anagramaren esanahia ere aldatu egiten da, eta, ondorioz, adierazten duen horren izana ere bai.

Hori baino ez zaio gertatu Euskal Herrian, esaterako, behiala Partido (socialista obrero) Español zenari erdiko hitzak idortu zaizkionean, Partido Español hutsean geratu dela.

Egoeraren irakurketa sakonak behartuta nonbait (nork ez daki Euskal Herria Espainia dela eta hori dela, hain zuzen, zinezko odol espainolak defendatu behar duen lehen lubana?), haren estrategia politikoa inoiz baino kolonizatzaileago (inperialistago, esango luke ene aitak) agertu da azken hilabeteotan.

Ildo horretan, bada, behiala programatikoki sozialista eta langileriaren aldekoa omen zen Partido Españolak lasai asko prestatu du eztei bidaia zoriontsua frankismoaren oinordekoen Partido Popular delakoarekin, muzin eginez estatu espainolean elkarren artean antzezten duten etsaigo odoltsuari.

Eta horrela, Rudolfcabak eta Rudolfaresak ideologo, anaidi sendo eta emankorra antolatu dute Partidu Espainol biek Ebrotik gorako kanpainarako.

“Nik zuri, zuk niri agur eginaz alkarri” (ezaguna baita iparreko kolonietan interes berberak dituztela bi anaiek), iparreko basatia akabatzea da garrantzizkoena eta horretarako ez da ezer gutxiesten: kolonizatua izateari errefraktario samarra zaion jende multzo handia dagoela erakundeetan? Ordezkariak eta ordezkari gaiak ilegalizatu eta kitto! Bere horretan segitzen dutela ilegalizatu berriei botua eman zieten jende andanek? Guztiak sistematik at utzi, antisistematzat deklaratu, eta konponduta arazoa! Diskolo horiek euskal munduaren burua eta bihotza direla? Bada, euskal mundua bera komunikabideetatik atera (haietatik kanpo ez da existentziarik), protagonismo antikolonialista oro errotik ezabatu, eta geratzen diren aztarnak (Gorbeia lekuko) arropa hori-gorriz jantzi! Protestatzen oraindik? Borra gehiago!

Ez kasualitatez, gaztelaniaz (barka, espainolez) ikasitako “la letra con sangre entra” leloa datorkio etengabe kolonizatuari borraren kolpea burugainean sentitzen duenean.

 

Lastima iparreko basati horiek beltzak ez izatea!

Adiskide baten gutuna iritsi zaio KLIG BLOGari. Dagoen bezala doa:

“Creo que nunca he sido, y tú los sabes, de los que pretenden estar libres de esa parte de estupidez humana que, en mayor o menor medida, albergamos todos en nuestras mentes. Y constato que no somos pocos los que en algo al menos intentamos sustraernos de la ignorancia y de la estupidez que cada vez en mayor cantidad participa nuestra sociedad. Leer un poco, reflexionar otro poco, conversar y contrastar mucho, estudiar lo que nuestra indolencia buenamente nos deja, luchar por no caer en la senda del discurso único… ésas son fundamentalmente las tácticas de las que se valen los activistas de la racionalidad.

Nuestros políticos, en cambio, no dejan de ser un vivo ejemplo de todo lo contrario, es decir, ejemplo de tenacidad en el progreso de la estulticia. Habitualmente sin estudios ni formación intelectual alguna (ejemplos muy claros y concretos los tienes en lehendakaritzas, parlamentos, diputaciones, juntas, alcaldías y direcciones de partidos), y desconocedores absolutos de cualquier concepción clásica sobre la sabiduría y la prudencia, nuestros máximos responsables políticos se esfuerzan sobremanera por no pertenecer al mundo de la –perdón por la ambivalencia no siempre positiva de la palabra- aristocracia intelectual. Habilidosos sofistas ellos, la palabrería huera y el compadreo han sido sus primeras y únicas armas para el medro político.

Una vez conseguida la responsabilidad política correspondiente (hay estudios serios que demuestran que los votantes carecemos de memoria y somos fáciles de encandilar; vamos, que somos bastante gilipollas), el propio sistema de poder ha sido el que les ha concedido la última gracia: la de aplicar la única –digamos- dialéctica que conocen. De tal manera que sus análisis de la realidad que han de regir no son sino  resultado del dualismo más burdo que concebirse y aplicarse pueda (tienes ejemplos muy recientes en la lista de los presidentes americanos)  Consecuentemente, el blanco-y-negro, los buenos-y-malos, demócratas-y-violentos, ellos-y-nosotros… se convierten en sus exclusivos parámetros de actuación política.

Para ellos, la realidad no puede ser de otra manera. Ahí se agota su perspicacia política. Otro análisis, otra percepción, otra propuesta de acción política es, por tanto, no ya utópica o inviable, es simplemente inconcebible.

No está claro que sean primarios o mononeuronales. Son políticos, simplemente”

“Desterrar de la calle a los violentos” esaldian inplizituki adierazia dago nork duen biolentziaren monopolioa, biolentziaren monopolioa dutenek baino ezin aldarrika baitezakete xede hori. Baina ez dira, noski, beraien buruaz ari.
Biolento omen direnak, bitartean, ahaide presoen argazkiak erakusten dituzte baketsuki, harik eta biolentoak ez bide diren biolentziaren monopolizatzaile efektiboak beren borra eta eskopetekin azaltzen diren arte.
Handik aurrera, hizkuntz jolas isiletarako bakarrik geratu ohi da kalea.

 

ETB jaiotzetik beretik izan da instituzioaren telebista. Edo zehatzago esanda, instituzio horietako uhalak zeramatzatenen telebista. Bai euskaraz, bai erdaraz, ETBk kudeaketa politikoaren arduradunen argazkia baino ez du erakutsi bere historia laburrean. “Kanbio” delakoa etorri arte, bazen, halere, ezaugarri interesgarri bat euskaldunon tresna kohesionatzaile bilaka zitekeen euskarazko kateari zegokionez, oraindik, eta pasio larregirik gabe bazen ere, ikusgarri egiten zuena. Teleberriak izan zein Bengoaren behialako Sustraiak izan, kate hura ikusten zutenak baskidadea baloratu eta maitatzen zutenak izan dira oro har. Eta ona ala txarra, irizkide ala arerio, hizkuntz erreferentzia izan dute bertan, behingoz benetako komunitate bateratuaren ilusioa gauzatzen balego bezala. Eta instituzionalegiak gertatu arren, teleberriak izan dira ziurrenik euskal ikusleen arreta gehiena jaso dutenak. Besteak beste, eta pasio gehiegirik sortzen ez bazuten ere, euskaraz mintzatzen edota euskal kulturaren adierazpen desberdinetan interesaturik/inplikaturik ikusten zituztelako instituzioetako arduradunak. Eta, jakina, ehun eta auskalo zenbat mila gehiagoren ordezkariek ere tokitxoa zutelako oraindik kutxa argiztatuan.

Kanbio delakoarekin, aldaketa handiegien itxaropenik ez zeukanak ere ikusi izan du errotik aldatu direla gauzak. Lehenik eta behin, instituzionalizatuago bilakatu dute ETB izenekoa, orain instituzio nagusien tontorrean daudenak baino ez baitira agertzen. Eta horren erakusgarri dira, nola ez, teleberriak berriro ere. Euskaraz ez ikasi eta ez ikasiko ez duen lehendakaritik hasita, bikoizketaren premia ez bide duten kontseilari eta zuzendari eta zuzendariorde erdaldun elebakarretaraino, eta oposiziokoak omen dituzten estrategiakideen esparrutik igarota, haien arteko eskulantxoak erakusteko leku bilakatu dira teleberriak: paktuen firma/ afirma/ konfirma etengabeak erakusteko, estatuko kideekin egiten dituzten euskal tipologiako gantxilo-lanak azaltzeko, tunelen eta porlanen bisitaldi zoriontsuak –kasko proletarioa buruan betiere- agertzeko…

Finean, euskal alderdi hegemoniko ohia fantasmak bezala desagertua, eta antisistema egin nahi dituzten abertzaleak (estatistikoki makiabelo euskaldun gehien eskaintzen dituztenak) errealitate telebisibotik zeharo ezabatuta, zer aliziente mota eskaintzen dio euskaldun bati solipsista espainol horien diskurtso itzuliak, euskaraz omen dakien Hezkuntzako sailburuak ere (2008.06.29ko Berrian dixit), “ñabardurak hobeto egitearren” nahiago duenean erdaraz mintzatu?

Eta gu ile hauekin!

Erresuma Batuan jubilazioa 70 urterekin jartzea aztertzen ari dira. Une honetan, emakumeak 60 urterekin jubilatzen dira eta gizakumeak 65ekin.

Laster asko, bada, gure artean ere planteamendu hori, bat eta bakarra baita Europako sentsibilitate neoliberala.

Izan ere, gutaz kezkatzen bide direnek aski garbi dute atzeratu egin behar dela langileon jubilazioa, besteak beste geure buru-osasunak ere eskertuko lukeelako eta, horrela, zinez zaharrak izan arren, baliagarri sentituko ginatekeelako gizartearen aurrean.

Argudio bikaina zaharron esklabutza onesteko eta parametro demokratikoen barnean mantendu ahal izateko! Argudio bikaina, alajainkoa, ipurdia ile urdinez beterik ez bagenu! Izatez, langileek (are langile zaharrek) inpresioa dute lanerako eta betikoen onurarako baino ez dituela nahi sistema honek.

Eta sumatzen hasiak dira ez ote diren betiko aberats handien poltsikoen iparrorratzaren arabera manipulatuak izaten.

 

No comments

 

"Adierazi egin daitekeenak ez du garrantzirik"

                                              Chan Chi Mon

Tresna-barrara saltatu