Klig

Komunean leituz ilustratzen gara

Browsing Posts in Sailkatugabeak

La guerra euro-estadounidense en Libia: mentiras oficiales y errores de concepto de los críticos  Egileak: James Petras y Robin E. Abaya Muchos críticos de las actuales guerras euro-estadounidenses en Oriente Próximo y ahora en el norte de África han basado sus argumentos en estereotipos y generalizaciones carentes de fundamento. La idea más extendida sobre la […]

Falta zitzaiguna! Oraingoan euskaltzain bat dugu (ez edozein, ez, Euskaltzaindiko idazkari jauna baizik), mosketariz jantzita eta ezpata beharrean luma eskuan duela, alarguntsak sokorritzera eta bidegabekeriak desegitera plazaratu zaiguna! Sinestezina bezain patetikoa! Bai, patetikoa, zinez! Batez ere, harira ekarri nahi duen benetako arazoa zertan datzan ere ez dakielako. Eta patetikoa, orobat,  lasto bibliko zenbaiten artean, fariseukeriaz […]

Libia

No comments

                                                              (J.U.)

Lehoiak ere bai!

No comments

Ipar Ameriketako GKE-ONG zenbaitek argitaratu berri duten txosten-rapport batean adierazten denez, lehoia desagertze zorian dago Afrikan. 200.000 baino gehiago izatetik, mende eskas batean, 75.800 izatera pasatu ziren panthera leo leo izeneko lehoi afrikarrak 1980an. Gaur egun 40.000 baino gutxiago dira geratzen direnak. Kalkulu ezkorrenek zehazten dutenaren arabera, 23.000 lehoi besterik ez da bizi afrikar kontinentean. […]

“Baldin elkar hartuko bagenu guziok, nor bere sailari datxekiola, Frantzian ikaratuko genituzke frantziar guziak, eta Espainian espainiar guziak. Non da ordea elkarte hori? Nagoen isilik. Nere min garratzena da, are ez ditugula ikusten honetatik darraizkigun kalteak eta gaitzak, eta dirudienez, ezagutuko ere ez ditugula, ditugun on pixkak galdu ditzagun artean”. Manuel Larramendi-ren azken orduko komunikatua […]

Harrituta irakurri dugu Mendiguren Elizegiren azken artikulua Juaristiren presentzia Euskararen Aholku Batzordean defendatzen. Harrituta, baina haserrea atera ezinik! Eta ez, hain zuzen, inork horretan antzeman zezakeen iritzi-desberdintasunagatik, ez, horrek haserretu baino gehiago eztabaidarako adorea pizten baitu normalean. Artikuluari isurtzen zaion kriterio-anabasa posmodernoa da benetan kezkagarria eta haserrea izoztu diguna. Hitz-jarioaren inkontinentzia gorabehera, horrelakoetan ez du […]

Xiringitoa!

No comments

Ez gara gu, egia esan, esamesa, txutxu-mutxu eta kotileoren zale. Baina hori esanik, segituan erantsi beharko genuke, adiskide hark zioen moduan, beharrezkoa denean baizik… Aurrekoa aitortuta, goazen esamesaka aritzea irudi lezakeen kritika politikoa edo egitera. Ez gara gu izango partidu politikoei, behin botere-guneetara iritsi eta gero, xiringitoak antolatzeko eskubidea ukatuko diegunak. Lan handia egiten dute […]

Hegel, gurean

No comments

Hegel-ek bere garaian idatzitako esaldi bat, deskontestualizatua eta geurera ekarria: “Pues el final de tales años de aprendizaje consiste en que el sujeto escarmienta, se integra con sus deseos y opiniones en las relaciones existentes y la racionalidad de las mismas, entra en el engranaje del mundo y logra en él un punto de vista […]

BASQUE TEAM…OA!

No comments

Erromantizismo oro aparte utzita, sinbolo eta ikurren garaia gainditzeko ordua du euskaldun jendeak, sinboloek eta ikurrek ez baitute ezertarako balio, ez bada, izan ere, gauza guztiak nahasteko eta  lardaskatzeko. Sinboloak inori ez zaizkio inporta. Inork ez die garrantzirik ematen. Ez politikan, ez gizartean, ez inon. Are gutxiago kirolaren munduan; eta are gutxiago goi mailako kirolaren […]

Egian esan, bost axola zaigu monarkia oro. Are gutxiago interesatzen zaizkigu Borboien leinuko edo direnak. Baina kontua da, leinu horretako erregeek burua galtzeko duten ohitura dela eta,  zientzia zientifikoena peskizan edo ibiltzen dela halako gazta horien bila, barnean zernolako neurona-mota duten deskubritu nahian. Esan gabe doa zientzi paradigma berri eta iraultzailea ekarriko lukeela horren argitzeak. […]

Tresna-barrara saltatu