Klig

Komunean leituz ilustratzen gara

Browsing Posts in Sailkatugabeak

  Euskara batura ez ginen kasualitatez iritsi. Ekimen adoretsu eta lan luze eta sakon baten ondoko emaitza da euskara batua. Eta ez zen eta ez da, ez, euskara batuak zer zekarren ez zekienik. Herri oso baten mintzabidea, adierazpidea, komunikabidea. Herri sakabanatu baten bateratzailea, lokarria. Garbi oso zeukaten hori guztia hartan burua, denbora, ardura eta jakituria […]

Xabier Lete oso poeta fina da. Eta sakona, gizaberearen katramilei dagokiela. Musikari bezala ere, bikaina. Ez horrenbeste, akaso, kantari moduan, nahiz eta haren estilo hautsia geure-geurea egin dugun eta, jadanik, ona ere iruditzen zaigun haren ahots lakarra. Filosofo bezala, berriz, zalantza gutxi: pentsamendua garatzeko, egokiago alemaniar erromantikoak hautatzea. Eta zer esanik ez filosofia politikoaren esparruari […]

  Aunque a muchos nos lo puede parecer, Iribas no es tonto. Iribas tampoco es gilipollas, aunque a muchos nos lo pueda parecer. Lo que Iribas es, aun cuando con su carita de angelito opusero de Comunión-Liberación no nos lo parezca, es un mamporrero. Sí, mamporrero de unos intereses ideológicos muy concretos y definidos que, […]

eTB1, eTB2

No comments

    ETB1 eta ETB2 Abuztuaren amaiera; udako oporretatik bueltan. ETB1 ikusten jarri eta gure hizkuntzaren errealitate narrasean burua oinetaraino sartu, dena bat. Arrazoia? Aranzadi Urduñan egiten ari zenari buruzko albistea. Partaideen lekukotasuna, behar bezala, euskara hutsean… harik eta nori, eta Pako Etxeberria forentseari, ezin euskaldun petoagori, egokitu zitzaion arte. Orduan –o! ustekabearen ustekabea!– Pako […]

  Ai, ene!! Eta ni ohartu gabe! Zenbat gustatzen zaizkidan ETBk ematen dizkigun teleberriak! Haien adiktoa naiz dagoeneko. Ezin haiek ikusi gabe igaro eguna. Ez eta oporretan ere! Herenegun hasi udako oporrak, eta gaur, goiz erdian, kafea baino lehen, monoa nabaritzen nuen ene baitan. Zeren eta ETBk badu barne-monoak eta tximinoak sorrarazteko ahalmena. Batez ere […]

  EITBk Kristobal Kolon India-Ameriketara iritsi zenekoa erretransmititu izan balu, bertakoren bat agertuko ote zen erretransmisioan? Indiorik ikusiko ote genuen delako “deskubrimendu” hartan? Hara iristeaz aparte, Kolonek ezer “aurkitu” zuela ikusiko ote genuen harako ETBko erreportaian? Benetan?   Toxo-Menendeztarrak India hauetara iritsi direla eta, bertako indiorik ikusi al du inork ETBn maiatzaren lehenean emandako albistegietan? […]

  Bokazioa zuen, zinez, boxealariarena. Eta izena. Izana bakarrik zuen falta. Baina bazekien ora et labora metodoarekin laster lor zezakeela hura ere izenaren estalpean. Eta hartan ahalegindu zen, boxealari izana lantzen. Halaz ere, ikasketa sakonak egitea falta baitzitzaion oraindik, batxilergoan ikasia zuen latin apurrak ez zion argi bereizten uzten boxealariak ostiatzaile ziren ala ostiario. Izenak […]

    Zein errealismo-motak aholkatzen du Euskadi Gaztea izeneko irrati publikoan, goizero, euskaraz ez dakien esatari baten presentzia hiru bat orduz? Noiz arte jasan behar dute gure belarriek euskaraz ikasi nahi ez duen analfabeto baten mordoilokeria nardagarria? Hori da akaso ikasi eta landu beharreko euskara berria? Hain al da bikaina eta ezinbestekoa “aingeru” horren umorea? […]

  Gure hizkuntza-egoera ez dago arranguratarako, baina egia da kezka handiz jaso duela Euskararen egoeraz eta etorkizunaz kezkatzen den hainbatek Soziolinguistika Klusterrak saritu dituen lanen berria. Kezka handiz diogu, zeren eta saritu diren lan horien izenburuek ez dirudi garai onik iragartzen dutenik. Garbi gera bedi, dena dela, lanak gutxiesteko asmorik gabe ari garela honetan, behar-beharrezkoak […]

  Euskaldunoi betidanik erakutsi izan zaigu euskarak ezin duela munduan gertatzen den guztia behar bezala adierazi, ez behar bezain zehatz eta ez behar bezain trinko, gure hizkuntzak inolaz ere ez baititu bere baitan inguruko hizkuntza nagusiek berezko dituzten adierazmena, ahalmena eta gaitasuna.   Egiazko Jainkoak hala nahi izanik, euskarak txikikeriatarako baino ez du balio.   […]

Tresna-barrara saltatu